jueves, 27 de noviembre de 2008

Gaztainak erre artian

Gure herriko zuhaitzek soinekoa aldatu dute. Orain euren hostoak horiak, laranjak, gorriak bihurtu dira eta haize pixka bat ateratzen denean hostoak firin faran dantzan hasten dira.

Gauza asko eta ariketa ugari egin ditugu gai honi buruz.

Gai honi amaiera on bat emateko, eskolako patioan bidoi baten sua egin, danborila gaztainekin bete eta honi bueltak emanez gaztain erreak gozo gozoak prestatu ditugu. Gaztainak erretzen ziren bitartean abesten ibili gara, abestian klikatuta entzun egin dezakezu:










Gaztain asko erre ditugunez, guk nahiko jan ondoren, sobratu direnak, paperezko kukurutxoak egin ondoren etxekoei eramen dizkiegu.

No hay comentarios: