jueves, 20 de noviembre de 2008

Eguneko dinamika

Aurkezpenean esan genuen bezala ondo pasaz ikasten gudu Domingo agirren. Sarrera honetan egun bateko gure gelako dinamika azalldu nahi dizuegu:

Goizeko bederatzitan irekitzen ditu ateak eskolak.
Berokia kendu, amantala jantzi eta bost urteko bi geletan jolasean aritzen gara.Hamarrak laurden gutxitan, gela txukun txukun utzi eta gero, ARDURADUNAren saioa izaten dugu. Arduradunaren egin beharren artean hauek ditugu:
  • Gelara etorri direnak eta etxean gelditu direnak izendatzea.
  • Egutegian dagokion eguna borobildu eta hilabetearen ormairudian, eguna eta asteko eguna osatu. Ondoren arbelean data idatzi.
  • Hurrengo eguneko arduraduna izendatu.
  • Argi eta Sera pelutxeak etxera eraman..



Ondoren MATEMATIKA saioa dugu. Espazioa eta tamaina lantzen ari gara orain:
  • "urruti/gertu" kontzeptua
  • "luzea/motza"kontzeptua
  • "handia/txikia" kontzeptua


10:30tatik-11:00ak arte Musika

11:00tatik-11:30ak arte
gelako Txokoetan arizten gara. Gelan hiru txoko ditugu.
  • Matematika txokoa
  • Plastika txokoa
  • Liburutegi txokoa

11:30tatik-12:00ak bitartean errekreo garaia da.

Goiza amaitzeko, hamabiak eta laurdenak arte, abesten eta olerkiak errezitatzen ibiltzen gara.

12:15tatik-14:15ak
bazkaltzeko tartea. Batzuk etxera doaz eta beste batzuk jangelan gelditzen gara

14.15tan eskolara bueltatzen garenean, berriro ere jolas librea izaten dugu, ordu eridz.

Jarraian jarduera ezberdinak egiten ditugu; gaur adibidez Informatika gelan egon gara.

15:30etan itzultzen gara gelara eta ipuinak lantzen ditugu: orain Artzai gezurtiaren ipuina lantzen gabiltza.


16,30etan amantalak erantzi eta bagoaz etxera!
Bihar 9etn eskolara berriro!

No hay comentarios: