viernes, 28 de noviembre de 2008

Legazpiko liburutegian egon gara

Ikusten duzuen bezala, ez gara geldi egotekoak. Oraingo honetan, Legazpiko liburutegian nola ibili garen kontatzera gatoz.
Legazpiko Udalak ekintza ezberdinak antolatzen ditu urtean zehar, eta guk horietako zenbaitzutan parte hartzen dugu. Urteroko jarduera da Legazpiko liburutegira joatearena. Aurten ere, bertan izan gara ipuin kontalari batek kontatutako ipuina entzuten.
Liburutegiko arduradunak azalpenak eman dizkigu liburutegiaren erabileraren ingururan:
  • Liburutegian nahi ditugun liburuak irakur ditzakegu bertako kojinetan eserita, lasai asko.
  • Besteekiko errespetuagatik baxu baxu hitz egin behar da liburutegian. Ezin gara oihuka ibili.
  • Liburutegian dauden liburu, DVD eta CD-ak etxera eraman ditzakegu, gure familiarekin konpartitzeko.
  • Liburuak etxera eraman baditugu, ondo zaindu behar ditugu.
  • Maileguan hartutako liburuak txartelean azaltzen den epean itzuli behar ditugu liburutegira.
Ze ondo ikasi dugun liburutegiko martxa eh!!

No hay comentarios: