jueves, 20 de noviembre de 2008

Pelutxe proiektua: Argi eta Sera

Aurten ere "Pelutxe" proiektoan parte hartzen ari gara bost urteko geletan.
ARGI eta SERA, Zugarramurditik etorri zaizkigun bi panpin zoragarri dira. Euskal Herria ezagutzen dabiltza.
Gelako ekintza guztietan parte hartzen dute. Arduradunaren etxera joaten dira lo egitera. Oso pozik dabiltza Legazpiko txokoak ezagutzen.

Gurekin denboralditxo bat pasa ondoren Hernani ezagutu nahi dute eta hara bidaliko ditugu. Hernaniko haurrak Argi eta Sera hartzera datozenean beraiek ezagutzeko aukera izango dugu guk ere.


Proiektu honekin ikastexe desberdinetako ikasleen arteko komunikazioa eta harremanak ahalbideratzea dugu helburu. Eskutitzak idazten ditugu eta e-mailen bidez dibaltzen ditugu. Horrela informazio eta komunikazio teknologiak modu funtzional eta esanguratsuan erabiltzen ditugu.
Gure panpinak ondo zaintzea gustatzen zaigu. Horretarako Zugarramurdiko ohiturak ezagutu eta kontuan hartzen saiatzen gara, gure gonbidatuak etxean bezala senti daitezen.

PROIEKTU EDERRA EZTA!!!!!
ASKO IKASTEN ARI GARA ARGI ETA SERA-RI ESKER.

1 comentario:

Andres dijo...

Aupa Lurdes aurtengo pelutxeak Maria Rosa eta Bihotza dira.