viernes, 28 de noviembre de 2008

Legazpiko liburutegian egon gara

Ikusten duzuen bezala, ez gara geldi egotekoak. Oraingo honetan, Legazpiko liburutegian nola ibili garen kontatzera gatoz.
Legazpiko Udalak ekintza ezberdinak antolatzen ditu urtean zehar, eta guk horietako zenbaitzutan parte hartzen dugu. Urteroko jarduera da Legazpiko liburutegira joatearena. Aurten ere, bertan izan gara ipuin kontalari batek kontatutako ipuina entzuten.
Liburutegiko arduradunak azalpenak eman dizkigu liburutegiaren erabileraren ingururan:
  • Liburutegian nahi ditugun liburuak irakur ditzakegu bertako kojinetan eserita, lasai asko.
  • Besteekiko errespetuagatik baxu baxu hitz egin behar da liburutegian. Ezin gara oihuka ibili.
  • Liburutegian dauden liburu, DVD eta CD-ak etxera eraman ditzakegu, gure familiarekin konpartitzeko.
  • Liburuak etxera eraman baditugu, ondo zaindu behar ditugu.
  • Maileguan hartutako liburuak txartelean azaltzen den epean itzuli behar ditugu liburutegira.
Ze ondo ikasi dugun liburutegiko martxa eh!!

jueves, 27 de noviembre de 2008

Gaztainak erre artian

Gure herriko zuhaitzek soinekoa aldatu dute. Orain euren hostoak horiak, laranjak, gorriak bihurtu dira eta haize pixka bat ateratzen denean hostoak firin faran dantzan hasten dira.

Gauza asko eta ariketa ugari egin ditugu gai honi buruz.

Gai honi amaiera on bat emateko, eskolako patioan bidoi baten sua egin, danborila gaztainekin bete eta honi bueltak emanez gaztain erreak gozo gozoak prestatu ditugu. Gaztainak erretzen ziren bitartean abesten ibili gara, abestian klikatuta entzun egin dezakezu:










Gaztain asko erre ditugunez, guk nahiko jan ondoren, sobratu direnak, paperezko kukurutxoak egin ondoren etxekoei eramen dizkiegu.

jueves, 20 de noviembre de 2008

Aurkezpena

Kaixo Lagunak!!!

Bost urteko neska-mutilak gara. Domingo Agirre eskolara ikastera eta denon artean oso oso ondo pasatzera etortzen gara.


Gure ikastetxea Legazpi herrian jokatuta dago, Gipuzkoako Urola baiaran.


Ekintza ugari eta anitzak izaten dira urtean zehar egiten ditugunak.

Gure gelan 3 talde ezberdin ditugu, bakoitzak animali baten izena darama:
  • Lehoiak
  • Tximuak
  • Kokodriloak


Blog honen bidez, egiten ditugun lanen, txangoen eta jaialdien berri ematea eta aldi berean zuekin konpartitzea da gure xedea.

Mirandaolara txangoa

Udako oporrak luzeak izaten dira. Aspaldian denok batera ez dugunez jolastu, andereñoak iraileko hasieran txangoa bat egitera konbidatu gaitu.

Hamarretakoa motixila txiki baten sartu dugu, bizkar gainean txintxilikatu eta, handi egin gerenez, Mirandaolako parkeraino oinez joan gara. Eskolatik ordu erdiko ibilaldia dugu.
Legazpiko kaleak zeharkatu ondoren, Oria erreka gora hartu dugu. Mirandaolako burdiñola heldu garenean, bokata jan eta burdinolako mailuaren hotsa lagun dugula: DENOK JOLASTERA!!!

Irudia sakatuta mirandaolako mailuaren mugimendu eta hotsa islatzen duen bideoa ikus dezakezu.

TIRIKI TAUKI TAUKI MAILUAREN HOTSA!

Euskaraz jolastu, euskaraz bizi!

Irailan, euskararen astea ospatzen dugu Domingo Agirren. Gure guraso askok ez dakite euskaraz hitz egiten eta udaran gehienok erderaz aritu gara Jo ta Ke. Horregatik oporrak pasa ondoren, aurten, irailaren 15etik irailaren 19ra gure arteko euskararen erabilera indartzeko joku eta tailerrak antolatzen ditugu.



Bost urteko gelan "OKA" izenez bataiatu dugu jokoan aritu gara. Astean zehar, joku librearen denboran, gelako hiru taldeak, hiru aldiz pasako gara "Joku Txoko" honetatik. Joku txokoan taldea euskaraz mintzatzen saiatu den baloratzen da. Baloraziorako OKA jolasaren taulak ditugu eta nola egiten da balorazioa:
  • Tauleroa berdez margotzen da taldea euskaraz mintzatzen saiatu denean.
  • Tauleroa gorriz markatzen da euskaraz mintzatzen saiatu ez garela adierazteko.
OKA jokuko taula laukitzo berden dituen taldea izango da garailea: sari euskaldun baten garailea.


Eguneko dinamika

Aurkezpenean esan genuen bezala ondo pasaz ikasten gudu Domingo agirren. Sarrera honetan egun bateko gure gelako dinamika azalldu nahi dizuegu:

Goizeko bederatzitan irekitzen ditu ateak eskolak.
Berokia kendu, amantala jantzi eta bost urteko bi geletan jolasean aritzen gara.Hamarrak laurden gutxitan, gela txukun txukun utzi eta gero, ARDURADUNAren saioa izaten dugu. Arduradunaren egin beharren artean hauek ditugu:
  • Gelara etorri direnak eta etxean gelditu direnak izendatzea.
  • Egutegian dagokion eguna borobildu eta hilabetearen ormairudian, eguna eta asteko eguna osatu. Ondoren arbelean data idatzi.
  • Hurrengo eguneko arduraduna izendatu.
  • Argi eta Sera pelutxeak etxera eraman..



Ondoren MATEMATIKA saioa dugu. Espazioa eta tamaina lantzen ari gara orain:
  • "urruti/gertu" kontzeptua
  • "luzea/motza"kontzeptua
  • "handia/txikia" kontzeptua


10:30tatik-11:00ak arte Musika

11:00tatik-11:30ak arte
gelako Txokoetan arizten gara. Gelan hiru txoko ditugu.
  • Matematika txokoa
  • Plastika txokoa
  • Liburutegi txokoa

11:30tatik-12:00ak bitartean errekreo garaia da.

Goiza amaitzeko, hamabiak eta laurdenak arte, abesten eta olerkiak errezitatzen ibiltzen gara.

12:15tatik-14:15ak
bazkaltzeko tartea. Batzuk etxera doaz eta beste batzuk jangelan gelditzen gara

14.15tan eskolara bueltatzen garenean, berriro ere jolas librea izaten dugu, ordu eridz.

Jarraian jarduera ezberdinak egiten ditugu; gaur adibidez Informatika gelan egon gara.

15:30etan itzultzen gara gelara eta ipuinak lantzen ditugu: orain Artzai gezurtiaren ipuina lantzen gabiltza.


16,30etan amantalak erantzi eta bagoaz etxera!
Bihar 9etn eskolara berriro!

Domingo Agirre eskolako web orria

Domingo Agirre da gure ikastetxearen izena!
Ez dakigu jakingo duzuen baina web orri bat daukagu.
Behean daukazuen ikastetxearen irudian sakatu eta web orrira joango zara zuzenean.

Udazkena lantzen: Jclick

Udazkena lantzen ari gara.
Bi jarduera egin ditugu:
Udazkenaren inguruan prestatu dugun bideoa ikusi eta ondoren Jcick programan prestatutako ariketak egin!

Ikusi ikusi bideoa, interesgarria da eta jarraian proposatzan dizukizuegun Jclic (ordenagailuan egiteko zenbait ariketa) burutzeko baliagarria izango zaizue!!!



Jarraian agertzen den hostoaren irudian Klik egin eta guk klasean ordenagailuarekin egin ditugun zenbait jarduera, zuek ere egin ditzakezue.

Pirritx eta Porrotx Legazpin

Azaroaren 25ean, PIRRITX eta PORROTX Legazpiko Latxartegi aretora etorri ziren. Urtero bisitatzen gaituzte. Ikuskisun berria eskeini ziguten.

Legazpiko ume guztiak gure maisu eta andereñoekin joan ginen. Izugarria izan zen. Oso ondo pasatu genuen. Abesti mordoa abestu genituen denok batera.Algara eta barreak ere ez ziren falta.

Bertan ateratako argazkia sakatzen baduzue Pirritx eta Porrotxen web-gunera joango zarete. Berain azken berriak ezagutu diztakezue bertan

Bukaeran ausartenok Pirritx. porrotx eta Mari Mototsi musu bat ematera hurbildu ginen.


ZORAGARRIA IZAN ZEN!
BAI EDERTO IBILI GINILA!






Pelutxe proiektua: Argi eta Sera

Aurten ere "Pelutxe" proiektoan parte hartzen ari gara bost urteko geletan.
ARGI eta SERA, Zugarramurditik etorri zaizkigun bi panpin zoragarri dira. Euskal Herria ezagutzen dabiltza.
Gelako ekintza guztietan parte hartzen dute. Arduradunaren etxera joaten dira lo egitera. Oso pozik dabiltza Legazpiko txokoak ezagutzen.

Gurekin denboralditxo bat pasa ondoren Hernani ezagutu nahi dute eta hara bidaliko ditugu. Hernaniko haurrak Argi eta Sera hartzera datozenean beraiek ezagutzeko aukera izango dugu guk ere.


Proiektu honekin ikastexe desberdinetako ikasleen arteko komunikazioa eta harremanak ahalbideratzea dugu helburu. Eskutitzak idazten ditugu eta e-mailen bidez dibaltzen ditugu. Horrela informazio eta komunikazio teknologiak modu funtzional eta esanguratsuan erabiltzen ditugu.
Gure panpinak ondo zaintzea gustatzen zaigu. Horretarako Zugarramurdiko ohiturak ezagutu eta kontuan hartzen saiatzen gara, gure gonbidatuak etxean bezala senti daitezen.

PROIEKTU EDERRA EZTA!!!!!
ASKO IKASTEN ARI GARA ARGI ETA SERA-RI ESKER.

Gure adostokia

Eskolako partaide guzitok eskolan gustora eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzen saiatzen gara. Nola?
  • Guztion artean eguneroko bizikidetzarako arauak zehaztuaz
  • Eskolan sortzen diren gatazken inguruko hausnarketa eginez etahauek konpontzeko bide demodratikoak landuz
  • Gatazka egoerak modu baikor, malgu eta ireki batean konpontzen ikasten saiatzen gara Domingo agirren.



Hau aurrera erameteko gure geletan Adostoki txokoa ezarri dugu. Lagunekin haserretzen garenean txoko honetara etortzen gara. Bertan belarri eta aho handi batzuen irudiak ditugu, txandak errespetatzen laguntzen digutenak. Honela batak besteari entzuten dio eta batak besteari izandako liskarrean nola sentitu den adierazi diezaioke.