jueves, 20 de noviembre de 2008

Mirandaolara txangoa

Udako oporrak luzeak izaten dira. Aspaldian denok batera ez dugunez jolastu, andereñoak iraileko hasieran txangoa bat egitera konbidatu gaitu.

Hamarretakoa motixila txiki baten sartu dugu, bizkar gainean txintxilikatu eta, handi egin gerenez, Mirandaolako parkeraino oinez joan gara. Eskolatik ordu erdiko ibilaldia dugu.
Legazpiko kaleak zeharkatu ondoren, Oria erreka gora hartu dugu. Mirandaolako burdiñola heldu garenean, bokata jan eta burdinolako mailuaren hotsa lagun dugula: DENOK JOLASTERA!!!

Irudia sakatuta mirandaolako mailuaren mugimendu eta hotsa islatzen duen bideoa ikus dezakezu.

TIRIKI TAUKI TAUKI MAILUAREN HOTSA!

No hay comentarios: